martes, 22 de junio de 2010

SARRERA

Ongi etorri 1,2,3 frogatzen blogera!!!
Gu Izaga Asín, Naiara Goikoetxea eta Maitane Glz de San Román gara. Lehen Hezkuntzako 3.mailako ikasleak.
Blog honetan lauhilabetean zehar landu duguna aurkeztuko dizkizuegu.


Hasteko teknologia berriei buruzko bost ekarpen azalduko dizkizuegu eta gu aurkitutako beste bi. Aipatutako baliabideak honako hauek dira: Scratch, Mindomo, Voki, Pixton,Livestream, Pancho eta ipuin makina eta Vedoque.
Baliabide bakoitzaren programa egin, tutoriala egin eta ondoren interneten aurkitutako bideo tutorialak zein testuak atxikitu ditugu.
Eta azkenik, haurrekin lantzeko sekuentzia didaktiko digital bat eratu dugu.



Gure helburua, balaibide ezberdinak ezagutzea eta hauekin trebetzea da, etorkizunerako irakasle lanean erabilgarri izateko.

Besterik gabe, espero dugu bloga gustatzea.

ESKOLAREN DIGITALIZAZIOA

Lehen hezkuntzako irakasleak izango garenez, eta etorkizunean teknologia berriak erabili beharko ditugunez, gai interesgarria iruditu zaigu eskolaren digitalizazioari buruz zertxobait lantzea, ezagutzea, ikertzea... beti ere gure irakurleek era dinamiko batean haien aportazioak elkartrukatuz.

Unibertsitatean sartu garenetik irakatsi digutena ez da ordenagailuetan oinarritu, baizik eta hitza erabiliz elkarrekin komunikatuz, taldeetan lan eginez eta beste pertsona ulertzen saiatuz. Beraz, momentu honetan matematika klase bat eman nahi badugu, liburu desberdinak ezagutzen eta erabiltzen badakigu, azalpenak ematen badakigu, baina zer gertatuko da etorkizunean 25 ikasle ordenagailu baten aurrean egotean?

ITSUAK ETA TEKNOLOGIA BERRIAK

Empresek eta asoziazioek, teknologiak aurrerapen handia izateko ahalegin handia egin dute itsuentzako.
Oso desberdina da itsu baten eta beste pertsona baten ordenagailuaren erabilpena. Batez ere aisialdirako eta sozializatzeko momentuan.

Itsuentzak oso konplikatua izan daiteke ordenagailuaren erabilpena, hala ere orain badaude textuen irakurketa programa, adibidez SOLDELSLOT LOGENDO eta JAWS.
Azken hau oso soilik da ikasketa materialarako.
Programa hauekin ikasle itsuak beste ikasleak bezain teknologia berrriekin arituko dira eta abantai berdinak izango dituzte.

Gero ere badaude beste teknologia berri batzuk, erlojuak,mannagailuak, telefono mugikorrak ...
Hauek ez dira oso merkeak ,erlojuak 50€tan erosi daitezke baina bakarrik ONCE elkartean,managailua, 10€, telefono mugikorrak 200€tan (deien eta mezuen irakurketa egiten dute) eta JAW irakurketa programa 600€.


HEZIKETA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK

Irakasleen iritzia oso inportantea denez bideo hau aukeratu dugu. Andaluziako irakasle eta magisteritza ikasketak bukatzen ari den ikasle baten iritziak dira.

Hauek zazpi galderei erantzuten dizkiote; zein nolako erlazioa dagoen irakasle eta teknologia berriekin , teknologia berriaren erabilera, teknologia berrien beharrezko errekurtsoak, teknologia berriak kalitate gehiago duten ala ez, irakaslekiko adaptazioa teknologia berrietan , teknologia berriak beste herrialdeetan eta irakasle papera aldatzen den ala ez teknologia berriekin.

Irakasle eta etorkizuenan izango denaren iritziak oso parekoak dira.
Guztiek teknologia berrien erabilpenaren beharra ikusten dute, alde batetik legez egin behar dutelako eta bestetik arlo honetan, eskola ezin delako alde batean geratu adierazten dute.


Teknologia berriaren erabilpena beti ikasgai eta tresnaren arabera izan behar du.
Ikasleek protagonistak bihurtuz eta motibatuak egotea lortzea.
Hala ere kontu handia izan behar dugu ikasle bakoitzak ordenagailu bana izatearekin, nahiz eta interneten erabilpena oso ona izan, ikasleek kritikoak bihurtu behar dira informazioaren aurrean eta aske ibili, eta gainera informazioaren aurrean ere konparaketak egin behar dituzte, horrela ahalmenak garatuko dituzte, erabakiak hartu.. besteak beste.


Beste herrialde batzuek dituzten teknologia berrien erabilpenaren desioa adierazi dute , Panaman adibidez, irasleei formakuntza ematen diete " Conectate al Conocimiento" proyectuan.

Irakasleak etengabeko birziklapenean egon behar dutelakoan daude, egunerokotasuna izan, kalitatezko irakaskuntza emateko.

BLOGAK ERABILGARRIAK HEZKUNTZAN

Bideo hau teknologia berriekin eta hezkuntzarekin du zerikusia, baina aldi berean guk klasean praktikan jartzen ari garen balliabide bat denez, interesgarria iruditu zaigu hemen txertatzea.

Bideo honetan, Madrileko ikastetxe batean (Mª Moliner de Coslada) praktikan jarri den ekintza bat da. Bertako irakasleak, blogak eta baliabide teknologikoak erabiltzen dituzten haien ikasleei laguntza eskaintzeko, eta aldi berean internet beste erabilpen batzuk dituela adierazteko: Ez solik messenger edo fotologak adibidez.
Bideoan ikusten denez; irakasleak apunteak, azterketen datak, eskemak, artukulu interesgarriak... igotzen dituzte, eta ikasleek nahi duten momentuan begiratu eta komenta dezakete. Gainera, ikasleek egiten dituzten lanak ere bertan jarri daitezke, eta horrela blogean sartzera bultzatu.
Ideia ona iruditzen zaigu horrelako baliabideak hezkuntzan sartzea. Lehen eta haur hezkuntzan gutxinaka sartzen ari da iadanik, eta gazteengan beste motibazio bat bilatu behar dela uste dugu, eta blogaren ideia horretarako, bikaina dela uste dugu.

NOLA IKUSTEN DA TEKNOLOGIA ESKOLETAN?

Bideo hau aukeratu dugu, irakasleen iritzia agertzen delako, eta benetan interesgarria iruditzen zaigu hezkuntzan dauden profesionalak entzutea eta ideiak eta zergatiak ulertzea eta konparatzea.

Chilen egindako bideoa da, eta bertan pertsona desberdinak agertzen dira: Juan Luis Undurraga ikastetxeko irakasle bat, Liceo Maria Luisa Bombal ikastetxeko beste irakasle bat...
Eta orokorrean ikusten da, nola iritzi positiboa ematen duten teknologia berriak klasean txertatzean. Haurren motibazioa eta interesa pizten delarik, eta aldi berean memoria eta partze hartzea.
Baina bideo honetan agertzen den idei garrantzitsu bat aurkitu dugu, Ernesto Laval-ek esandakoa: "Donde el profesor pueda apoyarse en la tecnologia, para desarrollar las preguntas". Beraz, teknologia laguntza bat bezala ikustea eta ez baliabide bakar moduan.
Irakasle bakoitzak bere moduak izango ditu, bere ideiak... baina teknologia hauetan sartzea onuragarria izan daitekeela ikus dezakegu.

SCRATCH Koloreekin jolasten/ playing with colours

Conoce más sobre este proyecto


EGILEAK:
Izaga Asin, Naiara Goikoetxea eta Maitane Glz de San Román.

HELBURU HEZITZAILEA:

Haurrak ingelesez koloreak barneratzea jolasaren bidez.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIA:

* Hizkuntzarako gaitasuna

Jolas honen bidez koloreak ingelesez ikasiko dituzte.

* Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Haurrek ccratcha erabiltzen dutenean autonomia pertsonala lortuko dute.

NORI ZUZENDUTA DAGO?


Guk egindako scratcha edozein zikloan erabiltzeko egokia da, koloreak edozein urtetan birpasatzeko ona delako.

DAKARTZAN ABANTAILAK:


Scratcha betiko irakasteko modua baino askoz didaktikoa da. Koloreak jolasean ikasiko dituzte ikasleek batez ere motibatuak egongo direlako, alde batetik egitean ondo pasatzen dutelako eta bestetik errazago izango delako beraientzat ikasteko orduan.


ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:

Haur bakoitzak ordenagailu bana izan behar du,eta ordenagailuetan interneta baino ez dugu behar scratchean jolasteko.





INTERNETEN BILATUTAKO TUTORIALAK