Lehen hezkuntzako irakasleak izango garenez, eta etorkizunean teknologia berriak erabili beharko ditugunez, gai interesgarria iruditu zaigu eskolaren digitalizazioari buruz zertxobait lantzea, ezagutzea, ikertzea... beti ere gure irakurleek era dinamiko batean haien aportazioak elkartrukatuz.
Unibertsitatean sartu garenetik irakatsi digutena ez da ordenagailuetan oinarritu, baizik eta hitza erabiliz elkarrekin komunikatuz, taldeetan lan eginez eta beste pertsona ulertzen saiatuz. Beraz, momentu honetan matematika klase bat eman nahi badugu, liburu desberdinak ezagutzen eta erabiltzen badakigu, azalpenak ematen badakigu, baina zer gertatuko da etorkizunean 25 ikasle ordenagailu baten aurrean egotean?
No hay comentarios:
Publicar un comentario