martes, 22 de junio de 2010

BLOGAK ERABILGARRIAK HEZKUNTZAN

Bideo hau teknologia berriekin eta hezkuntzarekin du zerikusia, baina aldi berean guk klasean praktikan jartzen ari garen balliabide bat denez, interesgarria iruditu zaigu hemen txertatzea.

Bideo honetan, Madrileko ikastetxe batean (Mª Moliner de Coslada) praktikan jarri den ekintza bat da. Bertako irakasleak, blogak eta baliabide teknologikoak erabiltzen dituzten haien ikasleei laguntza eskaintzeko, eta aldi berean internet beste erabilpen batzuk dituela adierazteko: Ez solik messenger edo fotologak adibidez.
Bideoan ikusten denez; irakasleak apunteak, azterketen datak, eskemak, artukulu interesgarriak... igotzen dituzte, eta ikasleek nahi duten momentuan begiratu eta komenta dezakete. Gainera, ikasleek egiten dituzten lanak ere bertan jarri daitezke, eta horrela blogean sartzera bultzatu.
Ideia ona iruditzen zaigu horrelako baliabideak hezkuntzan sartzea. Lehen eta haur hezkuntzan gutxinaka sartzen ari da iadanik, eta gazteengan beste motibazio bat bilatu behar dela uste dugu, eta blogaren ideia horretarako, bikaina dela uste dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario