martes, 22 de junio de 2010

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA OGIBIDEAK

HELBURUAK

1- Ogibideak ezagutzea.

2- Lanbide desberdinetan sexu-diskriminaziorik ez dagoela analizatzea.

3- Gurasoen ogibideak ezagutzea berdintasunaren ikuspuntutik.

4- Ogibide desberdinen materialak identifikatzea.


EDUKIAK

KONTZEPTUAK
- Ezagutzen eta ezagutzen ez dituzten lanbideak.
- Emakume zein gizonak ogibide berdinetan lan egin.
- Ikasleen gurasoen ogibideak

PROZEDURAK
- Ezagutzen eta ezagutzen ez dituzten lanbideak identifikatu.
- Ogibideek sexu bereizketarik ez dutela ikastea.
- Ikasleen gurasoen ogibideak ezagutu eta errespetatu.

JARRERAK
- Talde lanaren garrantzia.
- Material, tresna eta ikasgelarekiko ardura.
- Inguruneko ogibideen interesa eta jakinmina.


Zeregin mota

1- Aurreideiak lantzeko ikasleek programa baten bidez (YOUPAINT) ezagutzen duten ogibide bat margotuko dute, marrazkia interetetik hartuko dute. Ondoren, guztion aurrean aurkeztuko dute zergatia eta beste ikasleen marrazkiei buruz hitz egingo dute.

- IK.denbora: Ordu bat
- Ir.denbora: Ordu bat
- Gela mota: Informatika Gela
- Teknikak: Irudien deskribapena eta interpretazioa
- Material eta tresnak: Ordenagailua
- Talde mota: Banakako lana



2- Ikasleen aurreideiak aztertu ondoren, ezagutzen ez dituzten beste ogibideak landuko dugu bideo baten bitartez( YOUTUBEKO: LAS PROFESIONES)

- IK.denbora: Ordu bat
- Ir.denbora: Ordu bat
- Gela mota: Informatika Gela
- Teknikak: Irudien deskribapena eta interpretazioa
- Material eta tresnak: Ordenagailua
- Talde mota: Talde osoa


3- Ikasle bakoitzak bere gursoei galdetu behar diete beraien ogibideetan erabiltzen duten objetua, zertarako erabiltzen duten… Ondoren klasean, interneten bilatuko dute objetu horren marrazkia eta informazioa eta azkenik bakoitzak klasearen aurrean gurasoek azaldutakoa eta biltatutako informazioa azalduko dute.

- IK.denbora: Ordu bat
- Ir.denbora: Ordu bat
- Gela mota: Informatika Gela
- Teknikak: Irudien deskribapena eta interpretazioa
- Material eta tresnak: Ordenagailua eta imprimagailua
- Talde mota: Talde osoa eta banakakoa



4- Irakasleak ogibide desberdinei lotutako materialak eramango ditu klasera. Haurrak begiak itxita eta ukimenaren bitartez, material bakoitza, ze lanbideari dagokion asmatu eta azken hau deskribatu beharko du.

- IK.denbora: Ordu bat
- Ir.denbora: Ordu bat
- Gela mota: Gela
- Teknikak: Materialaren deskribapena
- Material eta tresnak: Ogibideko materiala: pintxelak, mailua, ureztailu…
- Talde mota: Banakakoa


Errubrika

1.Saioa:
- Interneteko erabilpen egokia %10
- Aurkezpena %15

2.Saioa:
- Bidearekiko jarrera %5
- Inkestan parte hartzea %20

3.Saioa:
- Informazioa bilatzeko interesa %10
- Aurkezpena %15

4.Saioa
- Materialaren zainketa %5
- Inplikazioa jokoan %5
- Deskribapena %15

No hay comentarios:

Publicar un comentario